III. NAFARROAKO KONTSEILUA
ZIZUR NAGUSIA
ERABAKIA, Nafarroako Kontseiluak hartua, Kontseiluaren zerbitzuko langileen plantilla organikoa onesten duena.
Nafarroako Kontseiluak, 2009ko apirilaren 27an egindako bilkuran, aho batez, honako erabaki hau hartu zuen:
"Nafarroako Kontseiluari buruzko martxoaren 16ko 8/1999 Legeak erakunde horri autonomia organiko eta funtzionala ematen dio (2. artikulua) eta ezartzen du hango langileei Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei aplikatzen zaion legedia aplikatuko zaiela (29. artikulua). Hori garatzeko, Nafarroako Kontseiluaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamenduak, otsailaren 28ko 90/2000 Foru Dekretuaren bidez onetsi zenak, 40.2 artikuluan Kontseiluari esleitzen dio bere plantilla organikoa eta plantillaren aldaketak onestea.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginak, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zenak, xedatzen du administrazio publiko horiek urtero funtzionario guztien zerrenda prestatuko dutela, urte bakoitzaren abenduaren 31n itxia, eta zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela (19. artikulua).
Xedapen horiekin bat, bidezkoa da kontseilu honetako funtzionarioen urteko zerrenda eta plantilla organikoa onestea eta biak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
Horrenbestez, Nafarroako Kontseiluak, kontseiluburuak proposaturik,
Erabaki du:
1. 2008ko abenduaren 31n Nafarroako Kontseiluaren zerbitzuan ari diren langileen plantilla organikoa onestea.
Lanpostua | Zenbakia | Araubide juridikoa | Maila | Izendap. librea | Esklusibit. | Lanpostua | Mailaren osag. |
Lehendakaritzako idazkaria | 1 | G | | X | | | |
Legelaria | 1 | F | A | | 55 | 58 | |
F: Funtzionarioa.
G: Kabineteko behin-behineko langilea-Izendapen librekoa.
2. 2008ko abenduaren 31n Nafarroako Kontseiluaren zerbitzuan ari diren funtzionarioen zerrenda hau onestea.
Izen-deiturak | Maila | Gradua | Lanpostua | Administrazio egoera |
Hutsik | A | | Legelaria | |
3. Erabaki hau Nafarroako Gobernuari jakinaraztea, bidezko ondorioetarako, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin beharrezkoak diren aginduak ematea.
Iruñean, 2009ko apirilaren 28an.-Kontseiluburua, Enrique Rubio Torrano.-Kontseilukide-idazkaria, José Antonio Razquin Lizarraga.
Iragarkiaren kodea: F0915299