76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZIZUR NAGUSIA

Zizur Nagusiko Musika Eskolako datu pertsonalei buruzko fitxategien arautzea

Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburuak, 2009ko maiatzaren 28an, honako ebazpen hau eman zuen:

"Zizur Nagusiko Udalaren Musika Eskolako Patronatuan badaude zenbait fitxategi, datu pertsonalak dituztenak, eta datutegi horiek arautu eta erregistratu behar dira, 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin eta hura garatzen duten arauekin bat.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskurantzekin bat.

Ebatzi dut:

Lehena: Musika Eskolako Patronatuak ondoko fitxategi hauek ditu datu pertsonalak bildu eta prozesatzeko, eta dekretu honen bidez indarra hartzen dute:

Fitxategiaren izena

Kudeaketa orokorraren fitxategia

Patronatuko langileen fitxategia

Musikako ikasleen fitxategia

Eranskina: fitxategien deskribapena:

PATRONATUKO LANGILEEN FITXATEGIA

Deskripzioa

Fitxategia misto egituratua (automatizatua eta eskuzkoa), patronatuko enplegatuen kudeaketarako.

Tratamendu sistema

Fitxategi mistoa

Maila

ertaina

Xedeak eta erabilerak

Langileen kudeaketa, espediente pertsonalaren kudeaketa, langileen hautapena, nominak prestatzea, langileen prestakuntza, ordutegiaren kontrola, lan arriskuen prebentzioa eta osasunaren zaintza

Ukituak

Patronatuko langile guztiak

Datuak nola biltzen diren

Interesdunek emanda

Bilketan erabiltzen den euskarria

Papera, jatorrizko dokumentazioaren fotokopiak.

Datuen komunikazioa

Legea

Nafarroako Gobernuko

Ogasun Publikoari

Ogasun Publikoa: PFEZari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legea, 94. artikulua

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari

Gizarte Segurantzari buruzko Legearen ekainaren 20ko Legegintzako Errege Dekretuaren 9. artikulua; Gizarte Segurantzaren Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorra, 2004ko ekainaren 11koa

Laneko Ikuskaritzari

Osasun arloko datuak: Laneko Arriskuak Galarazteko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 11. artikulua

Enplegu Institutu Nazionalari:

Langileen Estatutuaren martxoaren 24ko 17/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 16.1 artikulua

Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari:

Neurri Fiskal Administratibo eta Arlo Sozialekoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen 30.4 artikulua

Nazioarteko transmisioak

Ez daude aurreikusita

Unitate arduradunak

Musika Eskolako Patronatua

Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko tokia

Musika Eskolako Patronatuaren bulego orokorretan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X

Izen-deiturak

X

NAN/IFZ

X

Helbidea

X

Telefonoa eta faxa

X

Gizarte segurantzaren zenbakia

EZAUGARRI PERTSONALAK

X

Jaioteguna

X

Jaioterria

X

Sexua

BEREZIKI BABESTUAK

X

Osasuna (1)

DATU AKADEMIKO ETA PROFESIONALAK

X

Prestakuntza/tituluak

X

Laneko esperientzia

ENPLEGUAREN XEHETASUNAK

X

Kidegoa/maila

X

Nominaren datu ez ekonomikoak

X

Lanpostua

X

Langilearen historiala

DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK

X

Bankuko datuak

X

Nominaren datu ekonomikoak

X

Aseguruak

(1) 1720/2007 Errege Dekretua, 81-6 artikulua.

KUDEAKETA OROKORRAREN FITXATEGIA

Deskripzioa

Fitxategi mistoa, kontabilitatearen kontrol ekonomikorako informazioa jasotzen duena eta hilabeteko ordainagirien igorpena, eta sarrera-irteeretako erregistroa.

Tratamendu sistema

Fitxategi mistoa

Maila

Oinarrizkoa

Xedeak eta erabilerak

Kontabilitatearen kudeaketa ekonomikoa, Dokumentuen Sarrera eta Irteerako Erregistroa.

Ukituak

Patronatuarekin lotura administratiboa duten pertsona guztiak

Datuak nola biltzen diren

Interesdunek eta ordezkariek emanda, erregistro publikoetatik eta beste administrazio publikoetatik

Bilketan erabiltzen den euskarria

Paperezko inprimakiak, elkarrizketa

Datuen komunikazioa

Legea

Nafarroako Gobernuari

Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea

Gizarte Segurantzari

1/1994 LED, ekainaren 20koa, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorra

Katastroko datuak: 24/2001 Legea, Zerga, Administrazio eta Gizarte arloko Neurriei buruzkoa

Nazioarteko transmisioak

Ez daude aurreikusita

Unitate arduradunak

Musika Eskolako Patronatua

Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko tokia

Musika Eskolako Patronatuaren bulego orokorretan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X

Izen-deiturak

X

NAN/IFZ

X

Helbidea

X

Telefonoa eta faxa

DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK

X

Bankuko datuak

MUSIKAKO IKASLEEN FITXATEGIA

Deskripzioa

Fitxategi mistoa, musika eskolako ikasleen kudeaketarako

Tratamendu sistema

Fitxategi mistoa

Maila

Oinarrizkoa

Xedeak eta erabilerak

Musika prestakuntza eta ordainagirien kobrantza kontrolatzeko kudeaketa.

Ukituak

Musika Eskolako ikasleak

Datuak nola biltzen diren

Interesdunek edo legezko ordezkariek emanda

Bilketan erabiltzen den euskarria

Papera, jatorrizko dokumentazioaren fotokopiak.

Datuen komunikazioa

Legea

Nafarroako Gobernuari

Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa

Nazioarteko transmisioak

Ez daude aurreikusita

Unitate arduradunak

Musika Eskolako Patronatua

Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko tokia

Musika Eskolako Patronatuaren bulego orokorretan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X

Izen-deiturak

X

NAN/IFZ

X

Helbidea

X

Telefonoa eta faxa

EZAUGARRI PERTSONALAK

X

Jaioteguna

X

Jaioterria

X

Familiaren datuak

DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK

X

Bankuko datuak

PRESTAKUNTZA

X

Eskolako espediente akademikoa

Bigarrena.-Musika Eskolako Patronatu honen fitxategietan erregistratutako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dituzte erabiliko baimena duten langileek.

Hirugarrena.-Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Laugarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan".

Zizur Nagusian, 2009ko maiatzaren 29an.-Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0916930