76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

800/2009 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak urtarrilaren 27an emandako 16/2009 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez behin betiko onetsi zen Artaxoako Udal Plan Orokorra 7. sektorean aldatzeko espedientea, Oficialdegui Recarte senideek sustatua.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak, urtarrilaren 27an emandako 16/2009 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zuen Artaxoako Udal Plana 7. sektorean aldatzeko espedientea, Oficialdegui Recarte senideek sustatua, baina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko baldintza bat ezarri zuen, hots, foru agindu hartan berean adierazitako zuzenketak biltzen dituen aldaketaren testu bategin bat aurkeztea.

Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren aldeko txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko foru agindu hori argitaratzea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren urtarrilaren 27ko 16/2009 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea. Foru agindu horren bidez, behin betiko onetsi zen Artaxoako Udal Plan Orokorra 7. sektorean aldatzeko espedientea, Oficialdegui Recarte senideek sustatua. Foru aginduaren testu osoa ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela haren kontra, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

3. Ebazpen hau Artaxoako Udalari eta Oficialdegui Recarte senideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 19an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

ERANSKINA

"16/2009 FORU AGINDUA, urtarrilaren 27koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Artaxoako Udal Plana 7. sektorean aldatzeko espedientea, Oficialdegui Recarte senideek sustatua, behin betiko onesten duena.

Artaxoako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezko da espediente hori behin betiko onestea, baina foru agindu honen xedapen zatian adierazitako determinazioak biltzen dituen testu bategina aurkeztu behar da hiru hilabeteko epean.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea Artaxoako Udal Plana 7. sektorean aldatzeko espedientea, Oficialdegui Recarte senideek sustatua.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, testu bategin bat aurkeztu beharra ezartzea. Testu bategin horretan honako hauek bildu beharko dira agiri bakarrean: eranskinetako edukiak, dokumentuen errekerimenduak eta beste txosten batzuetako determinazioak, NILSAk 2008ko urriaren 7an egindako txostenean adierazitakoak esate baterako, saneamendua araztegiarekin lotzeko behar diren kostuei dagokienez.

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, legezkotasun kontrola onesteko egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Eta onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

4. Foru agindu hau Artaxoako Udalari eta Oficialdegui Recarte senideei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 27an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilaria, José Carlos Esparza Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0916288