76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FONTELLAS

Hirigintza hitzarmena Hermaun, S.L.rekin. Alkatetzaren 21/09 Ebazpena. Hasierako onespena

Ikusirik: Hermaun, S.L.ren eta Udalaren artean sinatzeko prestatu den hitzarmen arauemailea, Udal Planeko R-17 eta 19 exekuzio unitateen artean igarotzen den kalea osorik urbanizatzeko.

Kontuan harturik: Udalaren Hirigintza Alorreko teknikariak eta Idazkaritzak emandako txostenak.

Kontuan harturik: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoa.

Eta ikusita Alkatetzaren ahalmenak, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.1.j) artikuluan ezarritakoari jarraituz,

Erabaki dut:

1. Kudeaketarako aipatu hirigintza hitzarmena hasiera batean onestea. Haren arabera, Hermaun, S.L.k eginen ditu Udal Planeko R-17 eta 19 exekuzio unitateen artean igarotzen den kalea urbanizatzeko obra guztiak batasun baten barrenean; bestetik, Udalak, bereak direnez, baimena ematen du UE-19 eremuan diren lurrak okupatzeko, hortik igaroko baita kalea, eta 50.677,32 euro ordainduko ditu, hau da, kalea urbanizatzeko guztirako kostuaren %52,33, UE-19 unitateari egozten zaiona.

2. Ebazpen hau jendaurrean jartzea hogei egunean, interesdunek edukia aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten. Horretarako ematen da argitara ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Diario de Navarran, Diario de Noticiasen eta Udalaren iragarki oholean.

Fontellasen, 2009ko maiatzaren 15ean.-Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0916956