76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Planeamendu hitzarmena. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2009ko maiatzaren 18ko 56/09 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Zuriaingo UB. 1 unitatea taxutzearen truke 22. lurzatia lagatzeari buruzko planeamendu hitzarmena, Esteribarko Udalak Isabel Mezquiriz Zabalzarekin batera proposatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23, 24 eta 26. artikuluetan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Esteribarren, 2009ko maiatzaren 18an.-Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0916906