76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Baztango Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua.
Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2009ko maiatzaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen 10. puntuan:

"Hasiera batean onestea Baztango Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua, katastroko 2. poligonoko 110 eta 112. lurzatiei dagokiena, Zuaztoin. Barbarin Gómez arkitektoak 2009ko maiatzeko datarekin prestatu du eta espres irekitako espedienteari lotu zaio. Baztango Udala da sustatzailea".

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Elizondon (Baztan), 2009ko maiatzaren 19an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0916193