72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ALTSASU

6/2009 aldaketaren espedientea 2009ra luzatutako 2008ko aurrekontuan, kreditu gehikuntzaren bidez.
Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2009ko martxoaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu gehikuntzaren 6/2009 espedientea, 2009ra luzatutako Udalaren 2008ko aurrekontuan; 992.508,88 eurokoa da, guztira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2009ko apirilaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Osoko Bilkurak hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, iragarkia argitaratzen da.

GASTUAK:

1 4532 62201 kontu-saila. Gazteleku berritzea eta beste inbersio batzuk: 992.508,88 euro.

FINANTZABIDEA:

1 72002 Toki Inbertsioetarako Estatuaren Funtsa: 992.508,88 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

A. Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2009ko maiatzaren 12an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L0915833