72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

SARTAGUDA

2009ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Indarra duten xedapenak betetzeko, Idazkaritzan egonen da jendaurrean 2009ko plantilla organikoa, Udalak 2009ko maiatzaren 12an egin osoko bilkuran onetsi baitzuen. Hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sartagudan, 2009ko maiatzaren 13an.-Alkatea, José Ramón Martínez Benito.

Iragarkiaren kodea: L0915874