72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

696/2009 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak emana, martxoaren 31ko 521/2009 Ebazpenaren argitarapenean antzemandako akatsak zuzentzeko agintzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Errektoreak maiatzaren 31n eman 521/2009 Ebazpenaren bidez, administrazio eta zerbitzuetako langileen Lanpostu Zerrendari egindako aldaketak argitaratzeko agindu zuen.

Ikusirik martxoaren 31ko 521/2009 ebazpena, Idazkaritza Nagusiko artxiboetan gordea, eta akatsa atzeman denez 2009ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 6koan, argitaratutako testuan, hura zuzenduda Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan xedatutakoaren babesean; beraz, kendu behar dira bai zenbakizko erreferentzia (Laugarrena), nola testua, argitaratutako ebazpenean gaizki idatzi zena.

Giza Baliabideen Zerbitzuko Zuzendaritzak emandako txostena ikusirik.

Lege indardunek eman dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.-Martxoaren 31ko 521/2009 Ebazpenaren argitalpenean (2009ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 6koa) erreparatutako akatsa zuzentzeko agintzea; beraz,

honela dioen tokian:

"Lehena.-Nafarroako Unibertsitate Publikoaren administrazio eta zerbitzuetako langileen 2007ko Lanpostu Zerrendan egindako aldaketak (I. eranskina) argitaratzeko agintzea.

Bigarrena.-Nafarroako Unibertsitate Publikoaren administrazio eta zerbitzuetako langileen 2008ko Lanpostu Zerrendan egindako aldaketak (II. eranskina) argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.-Nafarroako Unibertsitate Publikoaren administrazio eta zerbitzuetako langileen 2009ko Lanpostu Zerrendan egindako aldaketak (III. eranskina) argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.-158 zenbakiko lanpostuari Irakaskuntza Laguntzeko eta Ikasleen Gaietarako Zerbitzuko Gradu Ikasketen Atalari atxikitako administrari languntzaileari, euskarazko hizkuntza-eskakizuna esleitzeko agintzea."

Honela esan behar du:

"Lehena.-Nafarroako Unibertsitate Publikoaren administrazio eta zerbitzuetako langileen 2007ko Lanpostu Zerrendan egindako aldaketak (I. eranskina) argitaratzeko agintzea.

Bigarrena.-Nafarroako Unibertsitate Publikoaren administrazio eta zerbitzuetako langileen 2008ko Lanpostu Zerrendan egindako aldaketak (II. eranskina) argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.-Nafarroako Unibertsitate Publikoaren administrazio eta zerbitzuetako langileen 2009ko Lanpostu Zerrendan egindako aldaketak (III. eranskina) argitaratzeko agintzea."

Bigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 6an.-Errektorea, Julio Lafuente López.

Iragarkiaren kodea: F0916158