72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

LEDEA

Behin betiko zerrenda, Ledeako Udaleko E mailako udal funtzionarioen arteko oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez zerbitzu anitzetako enplegatu izateko D mailako lanpostu bat betetzeko deialdian

Udalaren 2008ko abuztuaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onetsi zen Ledeako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko D mailako lanpostu bat betetzeko deialdia, Ledeako Udaleko E mailako udal funtzionarioen arteko oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez. 2008ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdi hori, azaroaren 3an.

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendaren kontrako erreklamazioak aurkezteko epea bukatu denez (2009ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 16an), bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eranskinean heldu dena, onestea, eta oposizioa hasteko eguna finkatzea.

Oposizioa hasteko tokia, eguna eta ordua: Ledeako Udaletxean, 2009ko ekainaren 24an, 17:30ean. Oposizioko lehen eta bigarren ariketak eta elkarrizketa eginen dira egun horretan. Izangaiek nortasun agiri nazionala ekarri beharko dute, edo beste edozein agiri, legeriak berdintzat jotzen duena.

Ledean, 2009ko maiatzaren 4an.-Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

ERANSKINA

Onartuak:

Santiago Ibáñez Arto

Baztertuak: Inor ez.

Iragarkiaren kodea: L0917150