72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

DONAMARIA

2009ko plantilla organikoa

Urriaren 30eko 13/1993 Foru Legearen 19. artikuluan, 158/84 Foru Dekretuan eta 270/86 Foru Dekretuan egindako aldaketan xedatutakoa betetzeko, ondoko hau erabaki zen 2009ko otsailaren 20ko osoko bilkuran: plantillak osatzen dituzten funtzionario eta lan-kontratudun finkoen izenen zerrendak onetsi dira, eta hemen ematen dira plantillekin batera.

Entitate honen Idazkaritzan hamabost egun baliodunean jendaurrean egon da, aldez aurretik 2009ko apirilaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (47. zk.) eta entitatearen iragarki oholean argitara emanik, herritarrek eta interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak eta alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta erreklamaziorik egin ez denez gero, Udaleko plantilla organikoa behin betikoz onetsi da 2009ko apirilaren 25eko bilkuran.

Hona hemen plantilla organikoaren laburpena:

I. ERANSKINA

Funtzionarioak

Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: lehiaketa. Lanpostu kopurua: 1. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %14,88. Egoera: jardunean. Zerbitzu partekatua, Labaiengo, Urrozko eta Oizko udalekin batera.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu kopurua: 1. Hitzarmeneko osagarria: %16. Lanpostuko osagarria: %4,52. Zerbitzu partekatua, Labaiengo, Urrozko eta Oizko udalekin batera.

Funtzionarioen izenen zerrenda

1.-María Paz Fagoaga Iturralde. Jardunean. Maila: A. Gradua: 5. Sarrera eguna: 1981eko apirilaren 4a. Bateraezintasuna: %35. Lanpostua: %14,88.

2.-María Victoria Eulate Etxegia. Jardunean. Maila: C. Gradua: 3. Sarrera eguna: 1990eko uztailak 5. Hitzarmeneko osagarria: %16. Lanpostuko osagarria: %4,52.

Lan-kontratudunak
Lan-kontratudun finkoak

Lanpostua: Zerbitzu anitzetako enplegatua. Kopurua: 1. D mailarekin parekatutako ordainsaria. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Sarrera eguna: 2007ko ekainaren 1a.

Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda

1.-Kleofé Goñi Orbegozo. Jardunean. D mailarekin parekatutako ordainsaria. Hitzarmeneko osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %14,67.

Aldi baterako lan-kontratudunak

Inor ez.

II. ERANSKINA

2009ko lan publikoaren eskaintza

Lehen mailako ofizial 1, bigarren mailako ofizial 1 eta peoi 1 langabezitik kontratatzea aurreikusten da.

Donamarian, 2009ko maiatzaren 18ean.-Alkatea, Ricardo Sagaseta Andiarena.

Iragarkiaren kodea: L0916110