72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

BARASOAIN

Barasoaingo Udalaren 2009ko plantilla organikoa.
Behin betiko onespena

2009/05/07ko bilkura arruntean behin betiko onetsi zen Barasoaingo Udalaren plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Hasiera batez onetsi ondotik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 15 egun baliodunean jendaurrean izan eta herritarrek eta interesdunek bidezko juzgatzen zituzten alegazioak aurkez zitzaten.

Funtzionarioak

1.-Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Lan-kontratudunak

1.-Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Jardunean.

Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda

Marquina Arregui, Ignacio. Zerbitzu anitzetako enplegatua. E maila. Lanpostuko osagarria: %10. Antzinatasuna: 1996ko otsailaren 1a.

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda

Valencia Lara, Marta. Bitarteko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %37. Antzinatasuna: 2008ko martxoaren 27a.

Jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Barasoainen, 2009ko maiatzaren 18an.-Alkatea, Carlos Izuriaga Eslava.

Iragarkiaren kodea: L0916278