72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ARROITZ

2009ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2008ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2009ko plantilla organikoa, eta jendaurrean egoteko epea (2009ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 21ean argitaraturik) erreklamaziorik aurkeztu gabe igaro denez, behin betikoz onesten da. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. eta 276. artikuluetan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 20. artikuluan ezarritakoarekin bat, langileen zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da:

1.-Funtzionarioak:

1.1.-Kopurua: bat. Lanpostuaren izena: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: idazkaritzaren lanpostukoa, %20 eta %3,72, 19/2008 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat. Egoera: hutsik.

1.2.-Kopurua: bat. Lanpostuaren izena: administraria. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: lanpostukoa, %10, maila %15 (251/1993 LFDaren 40.3a eta 5. artikuluak) eta %3,36, 19/2008 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat.

1.3.-Kopurua: bat. Lanpostuaren izena: D maila. Albiente eta zerbitzu anitzetako enplegatua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: lanaldi luzapenekoa (ordu malgutasuna) %10, maila %15 (251/1993 LFDaren 40.3a eta 5. artikuluak) eta %2,99, 19/2008 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat.

2.-Lan-kontratudunak:

2.1.-Kopurua: bat, lanaldi erdian. Lanpostuaren izena: liburutegiko eta gizarte eta kultur jardueretako arduraduna. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

3.-Arroizko Udalaren zerbitzuko funtzionarioen eta lan-kontratudunen zerrenda hau onesten da:

3.1.-Funtzionarioa: Pablo María Echeverría Ajona. C maila. 5. gradua. Egoera administratiboa: jardunean eta idazkaria bezala gaitua, 1987/04/10ez geroztik.

3.2.-Funtzionarioa: Óscar Arbeo López. D maila. 1. gradua. Egoera administratiboa: jardunean albiente eta zerbitzu anitzetako enplegatua, 2008/05/30ez geroztik.

3.3.-Lan-kontratudunak: Javier Díaz Fernández. C maila. Egoera administratiboa: bitarteko izaerako lan-kontratuduna administrazio lanak egiteko, 2008/04/21ez geroztik.

3.4.-Lan-kontratudunak: Ana Rey Eguíluz. D maila. Egoera administratiboa: bitarteko izaerako lan-kontratuduna liburuzain zein gizarte eta kultura sustatzaile aritzeko, 2008/06/23z geroztik.

Arroitzen, 2009ko maiatzaren 20an.-Alkatea, Rubén Osés Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0916281