72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

VIANA

Administrari laguntzailea izendatzeko proposamena

Vianan, 2009ko ekainaren 2ko arratsaldeko ordu batean, Epaimahaiko kideak bildurik, eta Vianako Udaleko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoan lanaldi erdiko administrari laguntzaile finkoa izateko oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9.1 oinarriarekin bat, ezarritako proba guztiak egin direnez eta denak puntuazio altuena lortuta gainditu dituenez, Vianako Udaleko alkate udalburuari honako hau proposatzen zaio, izenda dezan:

Izen-deiturak: M. Belén Núñez Zamora. 1. ariketa (teorikoa): 29.17. 2. ariketa (praktikoa): 30.25. 3. ariketa (informatika): 28.75. Guztira: 88.17.

Vianan, 2009ko ekainaren 2an.-Epaimahaiko burua, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0917159