72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

CABREDO

Alkatetzaren 28/2009 Ebazpena. Alkatearen ordezkarpena, udalerritik kanpo izateagatik

Udako oporrak direla eta aurtengo maiatzaren 21etik uztailaren 4ra udalerritik kanpo izanen naizenez.

Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean -kanpoan izateagatik, adibidez- alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunak egitea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek beraganatu, baldin eta alkateak ez baditu espresuki haren eskuetan utzi ebazpen baten bidez; ebazpen horrek ezarriko du zer gai uzten diren haren eskuetan, eta maiatzaren 21etik aurrera izanen du eragina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar bada ere.

Ebatzi dut: José María Díaz de Cerio Arana alkateordea eskuordetzea alkatearen eginkizunetarako; honek bere aldetik onartzen baititu 2009ko maiatzaren 21etik ekainaren 4ra bitarte.

Cabredon, 2009ko maiatzaren 11n.-Alkatea, Angel Jesús Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0916027