72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BARASOAIN

Barasoaingo Udaleko kideendako 2009ko ordainsariak

Barasoaingo Udalak, 2009ko maiatzaren 7an egin osoko bilkuran, elkartutako guztiak ados zirela, erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.-Ordainsari hauek onestea alkatearentzat, osoko bilkuretara joateagatik:

Alkate udalburua: 7.726,5 euro urtean, gehienez ere.

Zinegotziek gehienez ere 7.726,5 euro banatuko dituzte urtean, joandako osoko bilkura kopuruaren arabera.

Bigarrena.-Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzeagatik sortutako gastuen ordainetan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzat urtero ordainsarien kontuan ezarten diren baldintza eta zenbatekoen arabera; betiere, gastu horiek behar bezala frogatu beharko dira.

Hirugarrena.-Aurreko zenbakietako diru kopuruak urtero egokituko dira, abenduaren 3ko 19/2004 Foru Legearen 3.2 artikuluan agindutakoari jarraikiz. Lege horren bidez ezartzen dira Toki Ogasunei Nafarroako tributuetan duten partaidetza fondotik dagozkien zenbatekoa eta banaketarako formula, 2009tik 2012ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietarako.

Laugarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen ediktuen oholean argitaratuko da.

Barasoainen, 2009ko maiatzaren 18an.-Alkatea, Carlos Izuriaga Eslava.

Iragarkiaren kodea: L0916282