72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ARANTZA

Alkatetza eskuordetzea

Ezkontza zibila egiteko zinegotzia eskuordetzea.

2009ko maiatzaren 14an ezkontza zibila eginen da Herriko Etxean. Ezkontza hori Arantzako Udaleko Aitor Telletxea Larretxea zinegotziak eginen du, Alkatetzak eskuordetuta.

30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat, Arantzako Udaleko alkate udalburuak 2009ko maiatzako 8ko ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Aipatu ezkontza egiteko Aitor Telletxea Larretxea zinegotzia eskuordetzea.

Arantzan, 2009ko maiatzaren 8an.-Alkatea, Ainara Maia Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L0915878