72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateak, 2008ko azaroaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zangozan, 2009ko maiatzaren 21ean.-Mankomunitateko burua, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0916359