72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren 2009ko tarifak.
Hasierako onespena

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateak, 2009ko maiatzaren 14an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen etxez etxeko laguntza zerbitzuko tarifen aldaketa, zerbitzu hori erregulatzen duen ordenantza fiskalaren 9. artikuluan araututa baitaude.

Hona hemen bilkura horretan onetsitako tarifen taula:

Hilabetean 644,30 eurotik beherakoak diren per capita errentei 37,96 euro aplikatuko zaizkie, kopuru horren araberako proportzioan.

644,31 eurotik 707,62 euro bitarte, 41,13 euro + %5 orduko kostuagatik.

707,63 eurotik 770,91 euro bitarte, 44,29 euro + %10 orduko kostuagatik.

770,92 eurotik 834,19 euro bitarte, 47,45 euro + %15 orduko kostuagatik.

834,20 eurotik 897,47 euro bitarte, 50,62 euro + %20 orduko kostuagatik.

897,48 eurotik 960,75 euro bitarte, 53,78 euro + %25 orduko kostuagatik.

960,75 eurotik gora, 56,94 euro + %30 orduko kostuagatik.

Laguntza orduaren zenbatekoa 21,09 euro izanen da 2009an.

Plaza gordetzeko tasa: halakoetan 16,87 euroko tarifa aplikatuko da, hilean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, ezarritako tarifak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da.

Zangozan, 2009ko maiatzaren 15ean.-Mankomunitateko burua, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0916032