72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARAXESGOIENEKO ZABORREN MANKOMUNITATEA

Araxesgoieneko Mankomunitateko zaborrak bildu eta tratatzeko tasa eta eskubideak arautzen dituen ordenantza fiskaleko
6. artikuluaren aldaketa. Behin betiko onespena

Araxesgoieneko Zaborren Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2008ko abenduaren 5ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen "Zaborrak bildu eta tratatzeko tasak" izenburuko 6. artikuluaren aldaketa, Araxesgoieneko Mankomunitateko zaborra bildu eta tratatzeko tasa eta eskubideak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Espedientea jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia 2009ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 16an, eta Kontzejuaren iragarki oholean argitaratuta. Inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsi da ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoarekin bat, osorik argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Araitzen, 2009ko otsailaren 21ean.-Mankomunitateko burua, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Aldaketa Araxesgoieneko Mankomunitateko zaborrak bildu eta tratatzeko tasa eta eskubideak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Zaborrak bildu eta tratatzeko tasak

6. artikulua. Ordenantza honek ezarri eta araututako tasak zatiezinak dira, eta tarifa hauen arabera jasoko dira, BEZa barne dela:

b tarifa.-Tarifa arrunta: etxebizitza partikularrak, urtean behin.

c tarifa.-Tarifa mistoa: etxebizitza, merkataritzako lokala duena.

d tarifa.-Tarifa berezia: lantegiak, tabernak, jatetxeak etab.

b tarifa.-40 euro, urtean.

c tarifa.-72 euro, urtean.

d tarifa.-180 euro, urtean.

Iragarkiaren kodea: L0915744