72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

UNANU

Auzolana arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Unanuko Kontzejuak, 2009ko maiatzaren 09an, erregelamenduzko quoruma izanik eta bertan zirenak bat etorririk, hasiera batean onetsi zuen auzolana arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki oholean argitaratu ondoan, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Unanun, 2009ko maiatzaren 9an.-Presidentea, M.ª Soledad Mozo Galarza.

Iragarkiaren kodea: L0915789