72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

JAITZ

Aldaketa eraikuntza arautzen duen uda ordenantzan.
Hasierako onespena

Jaizko Udalak, 2009ko maiatzaren 12an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Jaizko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko eraikuntza arautzen duen udal ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Jaizko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko eraikuntza arautzen duen udal ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jaitzen, 2009ko maiatzaren 21ean.-Alkatea, José Luis Anocibar Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L0916358