72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LONGIDA

Longidako eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak emateko tasak arautzen dituen udal ordenantza.
Hasierako onespena

Longidako Udalak, 2009ko maiatzaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Longidako eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak emateko tasak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Longidan, 2009ko maiatzaren 14an.-Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L0915895