72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

718/2009 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Ainhoa Urtasun Alonso andrea "Enpresen antolaketa" jakintza-arloko unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena.

Ikusirik martxoaren 10eko 437/2009 Ebazpena (martxoaren 31ko E.A.O.), unibertsitate irakaskidegoetako lanpostu bat betetzeko lehiaketarako deia egin zuena.

Ikusirik lehiaketa epaitu duen batzordeak 2009ko maiatzaren 8an egindako proposamena, "Enpresen Antolaketa" jakintza-arloan Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasle titular izateko lanpostua, 3712 kodeduna eta Enpresen Kudeaketa Sailari atxikia, betetzeari buruz, eta interesdunak aurkeztu duenez deialdiaren hamargarren oinarrian aipatzen den dokumentazioa.

Aurrekoagatik guztiagatik, eta apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatutako Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Legearen 65. artikuluan, eta Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez.

EBATZI DUT

Lehena.-Ainhoa Urtasun Alonso andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasle titular izendatzea. Lanpostua "Enpresen Antolaketa" jakintza-arlokoa da, 3712 kodea du, eta Enpresen Kudeaketa Sailari atxikitzen zaio.

Bigarrena.-Gehienez ere 20 egun balioduneko epean, izendapena "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, hartu beharko du lanpostuaren jabetza proposaturiko izangaiak, eta orduan ere hartuko du dagokion unibertsitate-irakaskidegoko funtzionarioaren izaera, horrek dakartzan eskubide eta betebeharrekin.

Hirugarrena.-Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bere aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektoreari zuzenduta, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 13an.-Errektorea, Julio Lafuente López.

Iragarkiaren kodea: F0916196