72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LAKUNTZA

Euskararen erabilararen Ordenantzako aldaketa.
Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2009ko apirilaren 30eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Euskararen erabileraren ordenantzako aldaketa.

Aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, Euskararen erabileraren ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsita geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Lakuntzan, 2009ko maiatzaren 15ean.-Alkatea, Jose Ramon Garin Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L0915950