72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

UHARTE

Aldaketa lan egutegian

Uharteko Udalak, 2009ko apirilaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen zuzenketa egitea 2009ko lan egutegian, 2008ko abenduaren 23ko osoko bilkuran onetsi baitzen. Zehatz-mehatz, apirilari 30 egun esleituko zaizkio, eta haietarik 19 lanegunak izanen dira. Beraz, aldatuko da aipatu erabakiaren hirugarren puntua, urteko lanorduen kopuruari dagokiona, gisa honetara geldituko baita idatzirik:

"3. Uharteko Udaleko administrazioko lanorduen urteko kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:

a) Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutu izanen da".

Uharten, 2009ko maiatzaren 13an.-Alkatea, Javier Basterra Basterra.

Iragarkiaren kodea: L0915851