72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

EUGI

Eugiko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen
udal ordenantza. Hasierako onespena

Eugiko Kontzejuak, 2009ko maiatzaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eugiko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen Kontzejuaren ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Eugin, 2009ko maiatzaren 13an.-Kontzejuko burua, María Teresa Errea Errea.

Iragarkiaren kodea: L0916049