72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CASCANTE

Cascanteko Udal Planeko egiturazko aldaketa, 5. poligonoko
657 eta 1832. lurzatiei buruzkoa, Cascanteko Udalak sustatua. Behin betiko onespena

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren martxoaren 17ko 46/2009 Foru Aginduaren bitartez, Cascanteko Udal Planeko egiturazko aldaketa, 5. poligonoko 657 eta 1832. lurzatiei buruzkoa, onetsi da. Sustatzailea Cascanteko Udala bera da. Argitara ematen da haren edukia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Aginduaren 81. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Cascanten, 2009ko maiatzaren 15ean.-Alkate udalburua, Antonio Irujo Redrado.

Onetsitako araudia

657. lurzatiaren %90, hau da, Madrid etorbidetik hasita 50 metroko sakoneraraino doana, eta 1832. lurzati osoa hiri lurzoru finkatu gisa sailkatuko dira eta bizitegitarako eremu estentsiborako ezarritako determinazioak aplikatuko dira; kontrara, 657. lurzatiaren gainerako puskak (501,81 m²) produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezina izaten jarraituko du.

Iragarkiaren kodea: L0915983