72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

67/2009 FORU AGINDUA, maiatzaren 5ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Minerva Ullate Fabo andrea Politika eta Sustapen Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiko Ekonomia Zerbitzuko Analisi eta Egoera Ekonomikoaren Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoen departamentuko titularrak izendatuko ditu ataleko eta bulegoko buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak aldeko txostena eman du.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Lehena.-Minerva Ullate Fabo andrea, Nafarroako Gobernuko funtzionarioa, Politika eta Sustapen Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiko Ekonomia Zerbitzuko Analisi eta Egoera Ekonomikoaren Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

Bigarrena.-Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Ekonomia Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari.

Hirugarrena.-Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 5ean.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0915700