72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CASCANTE

Cascanteko Udalaren hondakindegiaren erabilera arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2009ko maiatzaren 13an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Cascanteko Udalaren hondakindegiaren erabilera arautzen duen ordenantzaren proposamena azterturik, Industria eta Ingurumeneko batzordeari aurkeztu baitzitzaion, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Udalak osoko bilkuran erabaki du:

a) Hasiera batean onestea Udalaren hondakindegiaren erabilera arautzen duen ordenantza.

b) Hasiera batean onetsitako ordenantza jendaurrean edukitzea hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

c) Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. 1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Cascanten, 2009ko maiatzaren 14an.-Alkate udalburua, Antonio Irujo Redrado.

Iragarkiaren kodea: L0915896