72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CABANILLAS

2009ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa.
Onespena

15 zenbakiko ebazpena, Cabanillasko alkate udalburu Ana María Rodríguez Enérizek 2009ko urtarrilaren 30ean emana, eta jarraian hitzez hitz ematen dena:

2009ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Onespena.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 48.7 artikuluak ahalmena ematen die autonomia erkidegoei epeen konputurako egun baliogabeen egutegia zehazteko, bakoitzak bere lurraldean. Epeen kontaketarako egun baliogabeak ezartzean lan egutegi ofizialari jarraitu beharko zaio. Halaber, erkidego bakoitzeko Toki Administrazioa osatzen duten entitateen egun baliogabeak sartuko dira egutegian.

Kontuan hartuz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldiaren urteko lanordu kopurua ezartzen duena, eta ekainaren 3ko 468/2008 Ebazpena, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2009ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, Ikusirik espedienteko dokumentazioa eta legezko araudia, Foru Komunitatearen eremuan egun baliogabeak ezartzen dituena, 2008ko epeak zenbatze aldera.

Alkatetza honek, indarrean diren Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeak ematen dizkioten eskumenak erabiliz,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa.-2009ko lan egutegia onestea, Cabanillasko Udaleko bulegoetako langileentzat; honako hau, alegia:

Jendea hartzeko ordutegia 11:00etatik 13:00etara da.

Lan ordutegia 7:30etik 15:00etara izanen da, astelehenetik ostiralera.

-Jaiegunak:

Urtarrilaren 1a: Urteberri.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 19a: San Jose

Apirilaren 9a: Ortzegun Saindua.

Apirilaren 10a: Ortziral Saindua.

Apirilaren 13a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Maiatzaren 15a: San Isidro.

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

Abuztuaren 17, 18 eta 19a: Ama Birjinaren Jasokundearen bestak.

Irailaren 25a: Udazkeneko bestak.

Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri.

Bigarrena.-Baliogabe deklaratzea, epeen kontaketari dagokionez, 2009ko igande guztiak, eta gainera, urtarrilaren 1a eta 6a; martxoaren 19a; apirilaren 10a eta 13a; maiatzaren 1a eta 15a; uztailaren 25a; abuztuaren 15a, 17a, 18a eta 19a; irailaren 25a; urriaren 12a; azaroaren 1a, eta abenduaren 3a, 8a eta 25a.

Udal bulegoak itxirik egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2009ko lan egutegian.

Hirugarrena.-Ebazpen hau jakinaraztea eta egun baliogabeak Herriko Etxeko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea".

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cabanillasen, 2009ko maiatzaren 14an.-Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0915876