72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BUÑUEL

Udal ordenantza, urte guztiko peñetarako lokalak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Buñuelgo Udalak, 2009ko otsailaren 25ean egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren ordenantza hau.

Onespenaren erabakia 2009ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 23an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betikoz onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Buñuelen, 2009ko maiatzaren 15ean.-Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

ORDENANTZA, URTE GUZTIKO PEÑETARAKO LOKALAK ARAUTZEN DITUENA

1.-Hitzaurrea.

Gure hirian etxabeak urte osoan aisiako toki gisa erabiltzen direnez, Buñuelgo Udalak, jendearen eskaera hori eta ukitutako bizilagunen atsedena eta segurtasuna bateratzearren, baita erabiltzaileena ere, ordenantza hau prestatu du.

Lurzoruari buruzko maiatzaren 28ko 8/2007 Legeak, hiritarraren estatutuaren barrenean (4 eta 5. artikuluak), ondasun eta eskubideen zerrenda jasotzen du. Eskubideen artean, etxean zaratarik edo beste emisio kutsagarririk gabe bizitzekoa dago. Eta betebeharren artean, besteak gogaitu edo haien ondasunak hondatzeko arriskua duten egintza edo jarduerarik ez egitearena.

Ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arauten dituen martxoaren 14ko 2/1989 Foru Legeak (martxoaren 14ko 26/2001 Foru Legearen arabera) zioen azalpenean jasotzen du josteta jarduera sozialetan erabiltzen diren sarrera murriztuko lokal eta instalazioek sortzen duten arazoari aurre egin beharra, batez ere besteen segurtasuna, osasungarritasuna eta eragozpenak jokoan daudenean.

Alde horretatik, 1.2 artikuluak dioenez, eremu pribatu hutseko jarduerak edo familiakoak, jende guztiarentzat irekita ez daudenak, 2/1989 Foru Legearen esparrutik kanpo izanik ere, "josteta edo aisiarako jarduerak egiten diren tokietan beharrezko baldintza teknikoak bete behar dira besteak ez gogaitzeko eta jendearen nahiz ondasunen segurtasuna bermatzeko; batez ere, egituren sendotasuna eta instalazioen funtzionamendua, suteen aurkako prebentzio eta babes neurriak eta segurtasun eta higiene arloko baldintzak, eta horretarako, Udalaren lizentzia izan beharko dute."

Eremu horretan, pribatu hutsa baita, sartzen dira "peñen" lokalak, ez baitira inola ere nahasi behar ingurumena babesteko jarduera sailkatuen erregelamenduaren mendeko jarduera bat egiteko baimena behar duten lokalekin. Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onesten du. Haren 4. D. F) eranskinak ezartzen duenez, "ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren ingurumen arloko txostenik behar ez duten jarduera eta instalazioak dira, jarduera sailkaturako Udalaren lizentziaren mende daudenak, eta atal horretan sartzen dira tabernak, elkarte kultural edo gastronomikoak, kafetegiak, jatetxeak, antzokiak, zinemak, dantzalekuak, diskotekak, josteta aretoak, ziberzentroak, kirol instalazioak eta antzekoak".

Hori dela eta, garrantzitsua da ongi bereiztea ordenantza honetan "peñen" lokalak eta "elkarte gastronomikoenak". Azken horiek helburu gastronomikoa duen jendea biltzeko zentroak dira, jantokiko mahaiak dituzte, sukaldea eta jakiak prestatzeko elementuak; tabernako barra ere izan dezakete, telebista, musika ekipoa, eta behartuta daude komunak, estalkira arteko erauzgailua, suteei aurrea hartzeko neurriak eta isolamendu akustikoa izatera. Elkarte gastronomikoek, 93/2006 Foru Dekretuaren 4.D.F) eranskinak dioenaren arabera, jarduera sailkatuaren espedientea tramitatu beharko dute eta ez dira ordenantza honen xede.

"Peñen" lokalak arautzen dituen ordenantzaren helburua aisiako toki horiek bermatzea da, erabiltzaileendako zein auzoendako eragozpen eta arriskuak saihestea eta interes pribatuak interes publikoarekin bateratzea.

Xedapen orokor honek, Buñuelgo Udalak erregelamendurako ahalmena erabiliz prestatu baitu, "peñak", urte guztikoak zein jaietakoak, instalatzeko neurriak zehaztu eta erregulatzeko helburua du; orobat, eskaerarako beharkizunak, erantsi beharreko dokumentazioa eta zehatzeko araubidea.

2.-Aplikazio eremua.

1. artikulua. Eremua.

Ordenantza hau Buñuelgo udal mugapeko kudrilla taldeei, urte guztikoei zein jaietakoei, aplikatuko zaie, 1. eranskinean ezarritakoaren arabera, bai gaur egungoei, bai instalatzen diren berriei.

3.-Atariko titulua.

3.1. Xedapen orokorrak.

2. artikulua. Xedea.

Lokal bat urte guztiko "peña" gisa erabili gogo dutenek bete beharreko baldintza eta beharkizunak ezartzea du xede ordenantza honek, baita, ondoren, hartu beharreko neurriak ere, Buñuelgo Udalak kuadrilla talde iraunkorrerako erabiltzeko lizentzia eman ondotik.

Ordenantza betetzen ez bada, peña osatzen duten kide guztiek eta higiezinaren jabeek dute erantzukizuna.

3. artikulua. Definizioak.

Irabazi asmorik gabe eta kultura, aisia, josteta, jolasa edo antzeko helburua dutela, urte osoan jendea biltzeko erabiltzen diren lokalak "peñatzat" hartuko dira. Haietan jarduera erabat pribatuak egiten dira, jendearentzat irekita egon gabe, eta eraikinen beheko solairuan kokatzen dira, hirigintzako araudiak horretarako onartzen baititu, eta ez daukate taberna, sukalde, jatetxe edo antzeko zerbitzurik.

Urte guztiko "peñek" ordenantza honetako 1. eranskineko (B atala) baldintzak bete beharko dituzte.

4.-Titulu bakarra.

4.1. Lehenbiziko kapitulua.-Prozedura.

4. artikulua. Lizentzia tramitatzea.

"Peñetako" kideak nortasun juridiko gabeak dira eta ordezkari bat izendatu beharko dute, haren bitartez jardun dezaten Udalarekin egiten dituzten tramite guztietan.

"Peñako" kide guztiak adingabeak badira, bi ordezkari beharko dira: peñako kide baten legezko tutorea eta ordezkari gazte bat, gelako gainerakoek aukeratua, adin nagusikoa izatea behar ez duten ordezkaritza eginkizun guztiak betetzeko. "Peñako" kideak adingabeak eta adin nagusikoak badira, azken horiekako bat izanen da ordezkaria.

Ondorio guztietarako, Buñuelgo Udalak ordezkariarekin eginen ditu bere eginbehar guztiak; Udalaren ekitaldiak jakinaraziko zaizkio aukeratzen duen helbidean, eta konpromisoa hartuko du jarduketa horien berri emateko gainerako kideei.

Ordezkariaren helbidea garrantzitsua baita Udalaren jarduketak jakinarazteko, helbide edo ordezkari aldaketen berri eman beharko diote "peñek" Udalari; izan ere, interesdunak aipatu helbidean ezin jakinarazi bada, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoari jarraituko zaio iragarkien bidez jakinarazteko.

4.1. artikulua. Eskaera eta ordezkaritza.

Ordezkariak, peñaren izenean, eskatuko du kuadrilla gela iraunkorra erabiltzeko lizentzia, Buñuelgo Udalaren Erregistro Orokorrean eskabidea, Gazteriaren Kudeaketa Zentrora zuzendua, aurkeztuta. Eranskinean eskatzen diren baldintzak bete beharko ditu eta, eskaerarekin batean, dokumentazio hau erantsiko du:

a) Peñaren izena.

b) Peñaren helbidea.

c) Peñaren ordezkaritza duen pertsonaren datuak (Izen-deiturak, IFZ, posta helbidea, posta elektronikoaren helbidea, telefono finkoa eta sakelakoa, eta Buñuelgo Udalari jakinarazpenak egiten laguntzen ahal dion edozein datu). (2 eta 3. eranskinak).

d) Peñako kide guztiek sinatutako dokumentuaren bidez frogatuko da ordezkaritza (2 eta 3. eranskinak).

e) Peña osatzen duten kide guztien izen-deiturak, IFZ, helbidea eta telefonoa. (4. eranskina).

f) Lokalaren jabearen izen-deiturak, NANa, helbidea eta telefonoa. (5. eranskina).

g) Errentamendu kontratuaren kopia edo erabileraren lagapenarena.

h) Jabearen zinpeko aitorpena, jarduera horietako erabiltzen den higiezinak gutxieneko baldintzak betetzen dituela dioena segurtasun, egituraren egonkortasun eta bizigarritasun aldetik. (5. eranskina).

i) Lokalaren krokisa, su-itzalgailuak, garbiketarako elementuak (komunontzia, konketa...), entxufeak, larrialdiko argiak eta azalera (gehienez ere, lagun bat m² bakoitzeko).

j) Sute aseguruaren poliza eta erantzukizun zibilarena, peñarako lokala babestuko dutena.

Peña adingabeek osatzen badute, gainera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

k) Izen-deiturak, IFZ, helbidea, telefonoa eta sinadura, guraso edo tutore bakoitzak peñako adingabeei onarpena ematen diena (nahikoa da adingabe bakoitzaren guraso edo tutoreetako baten sinadura).

4.2. artikulua. Ebazpena.

Gazteriaren Kudeaketa Zentroak eskaera eta aurkeztutako dokumentazioa egiaztaturik, Udalaren Hirigintzako Zerbitzu Teknikoek eranskinean eskatzen diren beharkizunak betetzen ote diren egiaztatuko dute, eta beharrezko txostena eginen dute. Txostena hartu eta 15 egun naturaleko epean, Buñuelgo Udalak, Gobernu Batzarrak hartutako erabakiaren bitartez, peña urte guztian erabiltzeko lizentzia eman edo ukatuko du.

Udalaren teknikariak, higiezinaren egoera ikusita, lokalaren segurtasunean akatsak atzematen baditu, lokalaren ziurtagiria eskatuko du eta, behar bada, eraikinarena, segurtasuneko eta egituraren sendotasuneko teknikari eskudun batek sinatua. Bestela, eskatzen den ziurtagiria aurkezten ez badu, ez da eskatutakoa emanen.

Urte guztiko peñak erabiltzeko lizentziak indarra izanen du jarduera burutzen den bitartean, ordenantza honen 6. artikuluan xedatutakoa kontuan izanda.

Urte guztian peña erabiltzeko lizentzia ematen duen erabakiak uneoro egon beharko du ikusteko moduan eta Udaleko teknikarien eskura.

4.3. artikulua. Erregistroa.

Buñuelgo Udalak prestatu eta eguneratu beharko du urte guztiko peñen erregistroa.

4.2. Bigarren kapitulua.-Xedapen teknikoak.

5. artikulua. Baldintza teknikoak.

Ordenantza honen eranskinean eta gainerako legeria aplikagarrian daude lokalek bete beharreko baldintza teknikoak, urte guztiko "peña" gisa erabiltzeko.

Lokalaren egoeran edozein aldaketa eginez gero, peñako ordezkariak haren berri eman beharko dio berehala Buñuelgo Udalari.

6. artikulua. Araudiko aldaketak.

Edozein arau aldatuz gero, titularrak behartuta egonen dira peñarako lokala legezko berrikuntzei egokitzera, zein den ere Udalaren betebeharra ordenantza hau xedapen berrietara moldatzeko.

4.2. Hirugarren kapitulua.-Administrazioaren esku-hartzea.

7. artikulua. Ikuskapenak.

Interesdunek erraztu egin beharko diete Buñuelgo Udaleko langile eskudunei (arkitektoa, ingeniari teknikoa, aparejadorea ...) lokalaren egoera ikuskatu eta egiaztatzeko lana, "peña urte guztian erabiltzeko lizentzia" eskura edo manten dezaten.

Egiaztatze lanetan, kontrola egiten denean edo kexak egiaztatzen direnean, udaltzainak eta Foruzaingoko, Polizia Nazioaleko eta Guardia Zibileko agenteak ere gaituta egonen dira (aldez aurretik gazteei kexa edo egoera azalduta); horrela, beste eskumen bat gehiago izanen dute, egungo legeriaren arabera dituztenez gain.

8. artikulua. Errekerimendua eta lizentzia kentzea.

Ordenantza honetako edo gainerako araudi aplikagarriko xedapenen bat betetzen ez dela egiaztaturik, hilabetean akatsa zuzentzeko eskatuko zaie titularrei. Epea errekerimendua bete dutela frogatu gabe iraganik, Administrazioak, aldez aurretik behar diren tramiteak eginik, lizentzia kentzeko espedientea abiaraziko du Tokiko Gobernu Batzarrak erabakia hartuta, zuzentzeko epea bukatu ondoko 15 egun baliodunean.

Salbuespen gisa, eta bizilagunek behin eta berriro eragozpenak dituztela edo jendearen segurtasuna arriskuan dela egiaztaturik, sorburua lokalaren barrenean zein kanpoan egon (azken kasu horretan lokaleko jarduerari lotu beharko zaio), udal agintaritzako agenteek (udaltzainak, Foruzaingoa edo Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak), gertakariak egiaztatu eta, alkatearen edo zinegotzi eskuordearen baimena dutela, aurretik errekerimendua egin gabe, lizentzia kentzen ahalko diote lokalari, badaezpadako neurri gisa, behar den txostena eginda. Horren kopia emanen zaie interesdunei eta peña urte guztian erabiltzeko lizentzia ematen duen organo eskudunari igorriko zaio, berrets dezan.

Orobat, auzoak gogaitzeagatik funtsezko 3 salaketa daudenean, ez gehiago, salaketa bakoitzaren ondotik peñako ordezkariari eta higiezinaren jabeari abisu emanik, betiko kenduko da lizentzia.

9. artikulua. Debekuak.

a) Lokalaren barrenean plastikoa, kartoia, koltxoiak edo su hartzen eta hura hedatzen laguntzen ahal duten bestelako gaiak pilatzea. Debeku horrek Eraikuntzaren Kode Teknikoaren babesa du; izan ere, berariazko erregelamentazioan arautuko dira sua pizteko arriskua murrizten duten baldintzak.

b) Merkataritzan edo salerosketan aritzea lokalean.

c) Sukaldea izatera, erauzgailua eta su-itzalgailua izan beharko ditu. 18 urtez azpiko gazteek ez dute sukalderik izanen peñan.

d) 18 urtez azpikoek alkohola izatea edo kontsumitzea, adingabeek edari alkoholdunak kontsumitzea galarazi eta mugatzeari buruzko martxoaren 16ko 10/1991 Legearekin bat.

e) Droga toxikoen, gai sorgorgarrien zein psikotropikoen tolerantzia, legez kanpoko kontsumoa edo trafikoa, herritarren segurtasuna babesten duen otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 23.i) artikuluarekin bat.

f) Peñako altzariz nahiz edozein elementuz eremu publikoa hartzea, ibilgailuen edo oinezkoen joan-etorria eragotzi edo oztopatuz.

g) Eremu publikoa edozein hondar, zikinkeria eta, oro har, edozein zaborrez zikintzea.

h) Nafarroako Gobernuaren ekainaren 8ko 135/1989 Foru Dekretuak onartutako zarata maila gainditzea. Zehazki, peña barrenean egiten den zarata ez da 70 dBA-koa baino handiagoa izanen egunez, ezta 60 dBAkoa baino handiagoa ere, gauez. Ez dira zarata muga hauek gaindituko: 30 dBA etxebizitzetan, 45 patioan eta 50 kaleetan.

10. artikulua. Arau-hausteak.

10.1. Arau-hauste oso larriak:

a) Peña urte guztian erabiltzeko lizentzia eskuratu gabe jardutea.

b) Lokalaren jabeak sute aseguruaren poliza edo lokaleko jardueraren ondoriozko erantzukizun zibileko poliza ez izatea.

c) Erabileraren lizentzia eskuratzeko datu faltsuak alegatzea.

d) Ordenantza honetan edo kasuari aplikatzen zaion legerian ezarritako arauzko ikuskatze edo kontrol lanak oztopatzea edo sarrera ukatzea.

e) Peñarako epea itxita denean, hartan jardutea.

f) Peña erabiltzeko lizentzia emanik, eranskinean eskatzen diren baldintzetako bat ez betetzea.

g) Lokalaren jabeak hura behar den egoera ez izatea segurtasun, egituraren sendotasun eta bizigarritasun baldintzak bermatu gabe.

h) Baimendutako zarata maila gainditzea, zaraten aurkako 135/1989 Foru Dekretuak oso larritzat jotzen duenean.

i) Jarduera horiek egiten diren lokaletan adingabeek edari alkoholdunak izatea, kontsumitzea edo haiei eskaintzea.

j) Droga toxikoen, gai sorgorgarrien edo psikotropikoen legez kanpoko kontsumoa eta trafikoa.

k) Urtebetean bi arau-hauste larri edo hiru arin egitea, lehen arau-haustetik aitzina.

10.2. Arau-hauste larriak.

a) Peñako altzariz nahiz edozein elementuz eremu publikoa hartzea, ibilgailuen edo oinezkoen joan-etorria eragotzi edo oztopatuz.

b) Merkataritzan edo salerosketan aritzea lokalean.

c) Baimendutako zarata maila gainditzea, 135/1989 Foru Dekretuak larritzat jotzen duenean.

d) Lokalaren egoera aldatuta, haren berri ez ematea Udalari.

e) Urtebetean bi arau-hauste arin egitea, lehen arau-haustetik aitzina.

10.3. Arau-hauste arinak.

a) Lokalaren barrenean kartoia, plastikoa edo beste edozein material, haren ezaugarriak direla eta, sua piztu edo hura hedatzen lagun dezakeena, pilatzea.

b) Eremu publikoan, lokalaren inguruan, hondakinak bota edo uztea, eta eremu publikoan pixa egitea nahiz antzeko jarduerak.

c) Baimendutako zarata maila gainditzea, 135/1989 Foru Dekretuak arintzat jotzen duenean.

d) Ordenantza honetan edo lege aplikarritetan larritzat edo oso larritzat jotzen ez diren arau-hausteak.

11. artikulua. Zehapenak.

11.1. Arau-hauste oso larriei zehapen hauetako bat edo bi ezarriko zaizkie:

-Lizentzia kentzea, harik eta akatsak konpondu arte.

-600dik 1.200 eurora bitarteko isuna.

11.2. Arau-hauste larriei zehapen hauetako bat edo bi ezarriko zaizkie:

-Lizentzia kentzea, bi hilabete arte.

-300dik 600 eurora bitarteko isuna.

11.3. Arau-hauste arinei zehapen hau ezarriko zaie:

-300 euro bitarteko isuna.

11.4. Buñuelgo alkateari edo Gobernu Batzarrari dagokie isunak jartzea.

12. artikulua. Erabileraren mugak.

12.1. Udalak, bere zerbitzu teknikoek edo Udaltzaingoak eskatuta, halako kale edo alde batzuk "eremu saturatu" deklaratzen ahalko ditu eta, orduan, gela berriak irekitzea debekatu. Gisa berean, inguruabarrak aldatuz gero, "eremu saturatuen" deklarazioa baliogabetzen ahalko du eta orduan irekitze berriak baimendu.

5.-Xedapen gehigarria.

Buñuelgo Udalari dagokio ordenantza honen intrepretazioa puntu guztietan.

6.-Xedapen iragankorra.

Ordenantza honek indarra hartu ondotik ezartzen diren urte guztiko peñei aplikatuko zaizkie haren xedapenak. Orobat, lehendik dauden peñei gelei zaizkie; izan ere, sei hilabeteko epea dute ordenantza honek indarra hartzen duenetik aitzina, hari egokitzeko.

7.-Azken xedapenak.

Lehendabizikoa.-Peña erabiltzeko lizentzia eskuratzeak ordenantza honetan xedatutakoa onartzea dakar.

Bigarrena.-Ordenantza honek aurreikusten ez duen hartan, Estatuko zein Nafarroako lege edo dekretuetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena.-Ordenantza honek ez du ondorio juridikorik izanen harik eta testua oso-osorik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabete iragan arte, epe hori baitute Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioek toki entitateen egintza edo erabakiak indargabetzen dituen eskumena erabiltzeko.

1. ERANSKINA

A.-Urte guztiko peñen lokalek beharrezko baldintzak bete beharko dituzte besteei ez eragozteko eta jendearen zein ondasunen segurtasuna bermatzeko; batez ere, egituren sendotasunari eta instalazioen funtzionamenduari buruzko baldintzak, baita suteen aurkako prebentzio eta babes neurriak eta segurtasun eta higieneko baldintzak ere. Hori dela eta, kuadrilla gela urte guztian erabiltzeko lizentzia izan beharko dute eta B atalean aipatzen diren beharkizunak bete beharko dituzte.

B.-Nahitaez bete beharreko baldintzak, peña urte guztian erabiltzeko lizentzia eskuratzeko:

1. Edateko ur korrontearen zerbitzua, bana-banako kontagailua duela.

2. Komun-zuloa eta konketa dituen komuna.

3. Suteei aurrea hartzeko neurriak, indarra duen araudi sektorialari jarraikiz. Ziurtagiria aurkeztu beharko da, araudi hori betetzen dela erakusteko. Teknikari eskudun batek prestatuko du, eta dagokion Lanbide Elkargoak ikus-onetsi.

4. Suteen aurkako aseguru poliza eta erantzukizun zibilekoa sinatzea.

5. Beheko solairuan kokatuko da, eremu publikotik sarrera zuzenean duela.

6. Gehieneko edukiera: pertsona bat metro koadro bakoitzeko.

7. Seinale eta larrialdiko argiak paramentuan, ateratzeko atearen gainean; gainera, lokala nola dagoen banatua, haren arabera agintzen direnak, araudiarekin bat.

8. Ez da zaratarik eginen 23:00etatik aitzina.

2. ERANSKINA

Ordezkaritza frogatzen duen dokumentua

(Adin nagusiko kideak dituzten peñetarako).

Sinatzen dugunok, Buñuelgo peñako kideok,

Peñako adin nagusiko kide hau izendatzen dugu:

Izena:

1. deitura:

2. deitura:

IFZ

Helbidea:

Telefono finkoa

Sakelako telefonoa:

Posta elektronikoa:

Bestelakoak:

Haren ordezkari gisa, Udalarekin egin beharreko jakinarazpen edo tramiteetarako.

Horrela ager dadin, peñako kide guztiek sinatzen dugu,

Iruñean, 200...ko ................ (a)ren .... (e)an.

(*) Sinadura bakoitzaren azpian, izen-deiturak eta NANa adierazi.

3. ERANSKINA

Ordezkaritza frogatzen duen dokumentua

(Kide guztiak adingabeak dituzten peñetarako).

Sinatzen dugunok, Buñuelgo peñako kideok,

Peñako kide hau legezko tutore izendatzen dugu:

Izena:

1. deitura:

2. deitura:

IFZ:

Helbidea:

Telefono finkoa:

Sakelako telefonoa:

Posta elektronikoa:

Bestelakoak:

Peñako adingabe hau izendatzen dugu:

Izena:

1. deitura:

2. deitura:

IFZ:

Helbidea:

Telefono finkoa:

Sakelako telefonoa:

Posta elektronikoa:

Bestelakoak:

Haren ordezkari izan daitezen Udalarekin egin beharreko jakinarazpen edo tramiteetan. (Ordezkari adingabeak adin nagusitasuna behar ez duten ordezkaritza lanak egiten ahal ditu.)

Horrela ager dadin, peñako kide guztiek sinatzen dugu,

Buñuelen, 200...ko ................ (a)ren .... (e)an.

(*) Sinadura bakoitzaren azpian, izen-deiturak eta NANa adierazi.

4. ERANSKINA

Peñako kideen zerrenda

Izena; 1. deitura; 2. deitura; IFZ; Helbidea; Telefonoa.

5. ERANSKINA

Lokalaren jabearen datuak eta zinpeko aitorpena

Jaunak/andreak ...................., NAN: ................., helbidea: ......................, telefonoak: ......................., zinpean deklaratzen dut:

Nire jabetzako higiezinak, Buñuelgo ........................................... kaleko .............. zenbakian baita, gutxieneko baldintzak betetzen dituela segurtasun, egituraren egonkortasun eta bizigarritasun aldetik.

Eta horrela ager dadin, aitorpen hau sinatzen dut.

Buñuelen, 200...ko ................ (a)ren .... (e)an.

Sinadura: Izena: .......................

Iragarkiaren kodea: L0915982