72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERRIOBEITI

Artikako Mogotes sektoreko plan partzialaren aldaketa, erabilera xehakatuen kalifikazioei buruzko 11. artikuluari dagokiona.
Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2009ko otsailaren 26ko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Artikako Mogotes sektoreko plan partzialaren aldaketa, erabilera xehakatuen kalifikazioei buruzko 11. artikuluari dagokiona.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70 eta 71. artikuluetan, lege beraren 79.2 artikuluari buruz, ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egon da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik; hain zuzen ere, 2009ko apirilaren 1ean argitaratuta (39. Nafarroako Aldizkari Ofiziala), eta ez da alegazio edo erreklamaziorik izan.

Berriobeitiko Udalak, 2009ko maiatzaren 5eko osoko bilkura arruntean, behin betikoz onetsi zuen Artikako Mogotes sektoreko plan partzialaren aldaketa, erabilera xehakatuen kalifikazioei buruzko 11. artikuluari dagokiona.

11. artikulua. Erabilera xehakatuen kalifikazioak.

Plan partzial honetan ezarritako erabilera xehakatuak ez dira esklusiboak, lehenetsiak baizik, eta ezaugarri hauek dituzte:

-Erabilera xehakatu nagusia.

Halakoa da Plan Partzial honetan oinarrizko unitate bakoitzerako zehazten dena.

-Erabilera xehakatu onartuak edo baimengarriak.

Erabilera nagusiarekin batera egin daitezkeenak dira, haietako batek ere bereak dituen ezaugarri eta eraginak galdu gabe. Elkarren arteko lotura ezinbestekoa dela-eta, baliteke erabilera nagusiaren aldean haien intentsitate erlatiboa nolabait murriztu behar izatea.

Baimengarritzat definitu diren erabilera horiek Nafarroako Gobernuan jarduera sailkatu gisa tramitatu beharko dira gehienetan. Gainera, beste erabilerekin bateragarritasun funtzionala badutela frogatu beharko da haiek ezarri baino lehen, eta Udalari, lizentziaren aurretik, berariazko erabilera-baimena eskatu beharko zaio. Baimen hori eman dadin, ezarri nahi den erabilerak dena delako unitate, lurzati edo eraikinaren kontzeptu orokorrerako egokia izan behar du.

-Erabilera debekatuak.

Esparru bakoitzean, erabilera onartu, baimengarri edo bateragarri ez diren guztiak erabilera debekatuak izanen dira, eta plan partzial honetan ezarritako antolamenduarekin bateraezinak.

OROKORRA

XEHAKATUA

ZEHATZA

NAGUSIA

BAIMENGARRIAK

Bizitegia

-Etxebizitza librea.

-Etxebizitza babestua.

-Beheko solairuan, merkataritzako lokalak eta kontsumoko ondasunak konpontzeko lantegiak (autoen konponketa, xafla-lanak eta pintura izan ezik), bizitegitarako erabilerekin erabat bateragarriak direnak. Gehienez ere 200 m²-ko azalera izanen dute (salmentarako azalera lehen kasuan eta azalera osoa bigarrenean), eta izen komertzial bakarra.

-Lantegi eta biltegi txikiak beheko solairuan, instalatutako potentzia txikia dutenak, gas, hauts eta usainik kanporatzen ez dutenak, ezta zarata eta bibrazio gogaikarririk ere inguruko auzoentzat; bizitegitarako erabilerarekin erabat bateragarriak dira eta eraikitako 150 m² dituzte, gehienez ere.

-Beheko solairuan, edaritegi, kafetegi eta jatetxeak, ostatu ematen ez dutenak.

-Profesionalen bulego eta kontsultak, eraikineko edozein tokitan.

-Ekipamenduak beheko solairuan (hezkuntza eta kultura, haurtzaindegiak, gizarte klubak, kultur zentroak, albaitaritzako establezimenduak eta oherik gabeko osasun etxeak, egoitzarik gabeko gizarte zerbitzuak, zerbitzu publikoak, egoitza kolektiborik gabeko kultu eta bilera zentroak, ikuslerik gabeko kiroldegiak etab.). Lehen solairuan ekipamenduak baimentzen ahal dira, beheko solairukoei lotuak eta horietatik bereizezinak baldin badira.

-Garaje-aparkalekua sotoan eta beheko solairuan, eraikineko erabilera nagusiari lotua.

-Eremu libreak eta berdeguneak, lorategi eta haurren jolaslekuetarako, eraikuntzak okupatzen ez duen lurzati libre pribatuan.

Hirugarren sektorea

-Hirugarren sektorea.

-Merkataritza.

-Zerbitzuak.

-Bulegoak.

-Mota guztietako produktuen salmentarako galeriak eta lokalak; merkataritza enpresa bakarrarenak edo hainbat enpresarenak izan daitezke.

-Kontsumoko ondasunak konpontzen dituzten lantegiak eta automoziokoak (mekanika eta elektrizitatea bakarrik); potentziaren dentsitatea 0,1 kW/m²-koa, guztira, eta inoiz ez 60 kW-tik gorakoa.

-Ostalaritza. Kafetegi, edaritegi eta jatetxeak.

-Bilera, aisiako jarduera eta ikuskizunetarako establezimenduak lokal itxietan, diskotekak eta antzekoak izan ezik.

-Industriako erabilerak eta biltegiak baimentzen ahal dira, merkataritzako erabilera nagusiaren osagarriak direnean.

Prestalekuak eta eskulangintzako produktuen elaborazioa baimentzen dira, haiei loturiko merkataritzako eremuaren azalera 50 m²-tik beherakoa ez bada, gehieneko potentzia 60 kW-koa izanik.

-Gasolina-zerbitzuguneak (Iruñeko muga ondoko etxe-sailean soilik, Iparraldeko Ingurubideko sarreraren ondoan); onartzen diren osagarri bakarrak ibilgailuak garbitzeko makina eta xurgagailuak dira.

-Profesionalen bulego, langela eta kontsultategiak.

-Kiroletarako lokal itxiak.

-Ekipamenduetako jarduerak eta hirugarren sektoreko zerbitzuak, egoitza kolektiborik eta oherik gabe.

-Beheko solairuan, garaje-aparkalekua eta biltegiak, eraikineko erabilera nagusiaren osagarriak eta hari loturik. Erabilera horiek (garaje-aparkalekua eta biltegiak) sotoan baino ez dira egonen.

OROKORRA

XEHAKATUA

ZEHATZA

NAGUSIA

BATERAGARRIAK

Dotazioak

Publikoa.

Hezkuntza eta kultura.

Laguntzarako.

Osasun arlokoa.

Zerbitzu publikoak.

Kirola.

Erlijiozkoa.

-Ekipamenduetako jarduerari lotutako etxebizitza.

-Merkataritza, ekipamenduetako jarduerari loturik eta horren osagarri, beheko solairuan.

-Edaritegi, kafetegi eta jatetxeak (ostatu ematen ez dutenak) beheko solairuan, ekipamenduetako jarduerari loturik eta horren osagarri.

-Bulegoak eraikineko edozein tokitan, ekipamenduei lotuak.

-Garaje-aparkalekua sotoan eta beheko solairuan, eraikineko erabilera nagusiari lotua.

-Eremu libreak eta berdeguneak, lorategi eta haurren jolaslekuetarako, eraikuntzak okupatzen ez duen lurzati librean.

Berriobeitin, 2009ko maiatzaren 12an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0915828