72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERIAIN

Udal pleneko UI-14 unitatearen hirigintzako araudia.
Behin betiko onespena

2008ko azaroaren 6ko erabakiaren bitartez, behin betiko onetsi zen jarduketa sistemaren aldaketa Beriaingo Udal Planeko UI-14 unitatean, Beriaingo Udalak berak sustaturik (iragarkia 2009ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13an), eta Hirigintzako Araudia argitaratzeko dago Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Beriainen, 2009ko maiatzaren 13an.-Alkatea, Rafael Blanco Pena.

Hirigintzako araudi partikularra
(Hiri lurzoruaren unitate berria)

Exekuzio unitatea: UI-14.

Hiri lurzoruaren sailkapena.

Unitatearen azalera: 12.845 m².

Irabazizko aprobetxamendua:

-Aprobetxamendua, guztira: 9.106 m².

-Tipologia: industriarako nabea.

Erabileren erregulazioa:

-Industria.

-Lantegiak eta biltegiak.

-Merkataritza.

-Ostalaritza.

Bulegoak eta hirugarren sektoreko erabilerak.

-Instituzioak.

-Ekipamendua.

-Garajeak.

Zerbitzuguneak eta hornidurako unitateak.

-Kamioi eta autobusak zaintzea.

Eraikuntzaren erregulazioa:

-Lerrokadura ofiziala: planoetan adierazitakoa.

-Fatxadaren nahitaezko lerrokadura: planoetan adierazitakoa.

-Barreneko lerrokadura: librea.

-Gehieneko garaiera: behekoa + 1.

Unitatearen kudeaketa:

-Jarduketa sistema: lankidetza.

-Xehetasun azterlana: ez da behar.

-Birzatiketa proiektua: beharrezkoa da.

-Urbanizatzeko proiektua: beharrezkoa da.

-Aprobetxamenduaren eskubidea lortzeko epea: 4 urte.

-Eraikitzeko lizentzia eskatzeko epea: 4 urte.

Beste alderdi batzuk:

Birzatiketa eginen da, honako hauek kontuan hartuta:

Lurzatia

Azal. (m²) B.S.an

Azal. (m²) 1. S.an

1

1.976,50

812,5

2-A

1.560

Finkatua

2-B

870

3

2.144

1.743

Guztira

6.550,5

2.555,5

9.106

Eremu publikoetarako aurreikusitako lurzorua lagako da.

Zer aprobetxamendu duen, horren arabera ordainduko da falta den urbanizazioa, lurzati finkatua eta egindako urbanizazioa kenduta.

Oinezkoen bidea lagako da, UI-2 eta UI-14 unitateen artean aurreikusitakoa.

Iragarkiaren kodea: L0915803