72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ULTZAMA

Aldaketa Planeamendurako Arau Subsidiarioetan (determinazio xehakatuak). Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2009ko maiatzaren 6an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko aldaketa puntualaren espedientea (egiturazko determinazioak), Arraitz-Orkingo (Ultzama) U.E.1 exekuzio unitaterako (203. lurzatia, 8. poligonoa) aurreikusitako lagapenak doitzeari buruzkoa, Mikaitz Inmuebles, S.L.k sustaturik. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/02 Foru Legearen 49 eta 80.1 artikuluetan, 79.3, 74, 81.1 eta bat heldu direnei buruz, zehaztutako ondorioetarako, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, Udal honen Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Larraintzarren (Ultzama), 2009ko maiatzaren 6an.-Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0916072