72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ULTZAMA

Hirigintza hitzarmena eta Udal Planeko aldaketa puntualaren espedientea (egiturazko determinazioak). Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2009ko maiatzaren 6an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Hirigintza Hitzarmena eta Udal Planeko aldaketa puntualaren espedientea (egiturazko determinazioak), hirigintzako aprobetxamendua handitzeari buruz, Iraizozko (Ultzama) U.E.1 exekuzio unitatean (350. lurzatia, 12. poligonoa) diren 6 etxebizitzaren tipologia aldatzearren, Lindux Baztan. S.L.k sustaturik. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/02 Foru Legearen 24, 25, 26 eta 101. artikuluetan, 49.ean (80.-1, 79.-2, 70, 71, 81.-1 artikuluei buruz) eta haiekin bat heldu direnetan zehaztutako ondorioetarako, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, Udal honen Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Larraintzarren (Ultzama), 2009ko maiatzaren 6an.-Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0916068