72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AZKOIEN

Hirigintza araudiko aldaketa.
Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2009ko maiatzaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen egiturazko determinazioetako aldaketa bat, Arau Subsidiarioen araudian 50 bis artikulua sartzean datzana, lurzoru urbanizagarriko eraikin batzuk arautzeko, horiek onartuak edo baimengarriak direnean.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluak 79.2ari buruz ezarritakoari jarraikiz.

Azkoienen, 2009ko maiatzaren 11n.-Alkatea, Juan Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L0915790