72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Erabakia, Nafarroako Gobernuarekiko hitzarmenaz ZNO-1/U.I XXIII eremuan, Nafarroako kiroldegi eta erabilera anitzeko pabilioiaren inguruan, urbanizazio lanak egiteko

Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako Kontseiluak, 2009ko apirilaren 29an, honako erabaki hau hartu zuen:

CGU 29-ABR-09 (6/GU).

«Ikusirik Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziaren arteko lankidetza hitzarmena, Iruñeko Udal Planeko XXIII unitate integratuko ZNO1 eremuan urbanizazio lanak egiteko,

Honako hau erabaki da:

1. Onestea Nafarroako Gobernuarekin sinatu beharreko hitzarmenaren testua, Iruñeko Udal Planeko XXIII. unitate integratuko ZNO1 eremuan, Nafarroako kiroldegi eta erabilera anitzeko pabilioiaren inguruan, urbanizazio lanak egiteko, eta hartara Kontseiluko buruari hura sinatzeko ahalmena ematea.

2. Xedatzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta banan-banan jakinaraztea Arrosadiko XXIII. unitate integratuko ZNO-1 eremuko exekuzio unitatea (Iruñeko Udal Planeko ARZ-21 banaketa eremukoa) birzatitzeko proiektuan sarturiko lurren jabeei, Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi baitzuen 2009ko apirilaren 14an onetsi baitzen».

Iruñean, 2009ko maiatzaren 11n.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0915841