72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MARTZILLA

Trukerako eskaintza publikoa

Martzillako Udalak, 2009ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Besterengarri deklaratzea 5. poligonoko 160. lurzatia (160-A lurzatia, Martzillako Arau Subsidiarioetako 8. sektoreko S8-1 unitatea birzatitzeko proiektuaren ondoriozkoa).

Aipatu lurzatia, Martzillako ondareko ondasun higiezina baita, trukatzeko prozedura abiatzea, lurzati hauekin: 196-B,196-C,196-D,196-E eta 197-B (titularra: Centro Logístico Compartido Electro-Marcilla, S.A.), espedientean agertzen den dokumentazioari jarraikiz.

Trukerako eskaintza publikoa egitea Martzillako Udalak nahi duen xedea lortzeko aproposak diren bertze ondasunen titularrei, hamabortz egunean, iragarki hau argitaratzen denetik, interesa dutenek beren proposamenak aurkez ditzaten Udal honetako Erregistro Orokorrean, hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 130 eta 132. artikuluetan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko erregelamenduaren 122. eta hurrengo artikuluetan xedatuarekin bat.

Martzillan, 2009ko maiatzaren 12an.-Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0915856