72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LODOSA

Arau Subsidiarioak-U.C.-14 unitate finkatua,
San Francisco Javier karrika.
Antolamendu xehakatuko aldaketa puntuala

Udalak, 2009ko maiatzaren 7an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, erabateko gehiengoaren erregelamenduzko quoruma zuela eta dagokion aktaren onespenetik ondorioztatzen dena gorabehera:

Hasiera batean onestea izen hau duen agiria: "Aldaketa puntuala Lodosako (Nafarroa) Arau Subsidiarioetan, UC-14 San Francisco Javier karrikari dagokionez", Andrés Lasheras Martínez arkitektoak prestatua 2009ko datarekin eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (Nafarroako Delegazioa) 2009/04/02an ikus-onetsia. Hura Manuel Álvarez Menak sustatu du, xede honekin: San Francisco Javier karrikako fatxaden konposizioa erregulatzea eta, hartara, lehen solairuan "pinazi" baten eraketa ezabatzea, hegal-erlaitz jarraikia proposatzea eta erantsitako lokalen zabalera 12 metro karratutik 35era zabaltzea, lokal hauen gehieneko garaiera mantenduta (3,5 metro, erlaitzera), eta zehaztea ezen, lokalak elkar itsasten direnean bi lurzati "pinazidunetan", "pinaziaren" gehieneko garaiera ez dela 4,25 metro baino gehiago izanen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluan 74.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, arkitekturaren gainean luzatu diren txostenekin eta bere oinarriekin bat.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lodosan, 2009ko maiatzaren 8an.-Alkate udalburua, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0915927