72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LERGA

Herrian ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2008 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Lergako udal bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugapea: Lerga.

Lergan, 2009ko maiatzaren 13an.-Alkate eta barrutiaren titularra, Ignacio Iriarte Marco.

Iragarkiaren kodea: L0915819