72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXARRI ARANATZ

Udal plangintzetako egiturazko determinazioetako aldaketa. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2009ko maiatzaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal plangintzetako egiturazko determinazioetako aldaketa, hain zuzen ere, katastroko 3. poligonoko 420. lurzatiaren zati batean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoa bete dadin, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Etxarri Aranatzen, 2009ko maiatzaren 29an.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

Iragarkiaren kodea: L0916995