72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CAPARROSO

Herrilurretako lurzatiaren desafektazioa

Caparrosoko Udalak, 2009ko maiatzaren 11n egin bilkura arruntean, urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Ondasunen Erregelamenduari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eskatzen duen gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea herrilur baten desafektazioa, hain zuzen ere 30.387,87 metro koadroko lurra, Caparrosoko 17. poligonoko 218. lurzatiari dagokiona, Corraliza Tomillar, S. Coop. sozietateari erabil dezan lagatzeko, biometanizazioko plantako digestatoa biltzeko putzua eraikitzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzan.

Espedientea Udal Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Caparroson, 2009ko maiatzaren 11n.-Alkatea, Irene Jiménez Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0915823