72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERTIZARANA

Espedentearen berrikuspena

5/06/09 ebazpena, Bertizaranako (Nafarroa) Udaleko alkate Andrés Echenique Iriarte jaunak emana, erabakitzen duena espedientea Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegiari igortzea eta 0000071/2009 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun gisa agertzen direnei dei egitea; errekurtso hori prozedura arruntari lotu zaio eta Martín Subizar Garralda jaunak 2008ko irailaren 11n Bertizaranako Udalaren aurka aurkeztutako ondare-erantzukizunaren gaineko erreklamazioa ezestearen aurkakoa da.

Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegiak 2009ko maiatzaren 22an egindako deiaren berri izanik, 2009ko maiatzaren 26an jaso baitzen (121/2009 zenbakia sarrera-erregistroan), hartan adierazten baita Martín Subizar Garralda jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela, prozedura arrunt gisa erregistratua, 0000071/2009 zenbakikoa, errekurtso aurkezleak 2008ko irailaren 11n aurkezturiko ondare-erantzukizunaren gaineko erreklamazioa ustezko egintzagatik ezestearen aurkakoa.

Egintza administratiboak eta judizialak egiteko, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 21.1.k) artikuluan ezartzen diren eskumenen arabera,

Ebatzi dut:

1. Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegiari igortzea Martín Subizar Garralda jaunak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espediente osoaren kopia (espedientea behar bezala eginbideturik dagoela eta orrialde zenbakiak jarririk dituela). Errekurtso horrek 0000071/2009 zenbakia du eta errekurtso aurkezleak 2008ko irailaren 11n aurkezturiko ondare-erantzukizunaren gaineko erreklamazioa ustezko egintzagatik ezestearen aurkakoa da.

2. Ebazpen hau jakinaraztea espedientean agertzen diren interesdunei, eta dei egitea, demandatu gisa ager daitezen, bederatzi eguneko epean, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegian.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Bertizaranako Udalaren iragarki oholean paratzea, aurkitu ez diren interesdunak azaldu ahal daitezen eta errekurtsoko demandatu gisa agertu, bederatzi eguneko epean, hau argitaratzen denetik aitzina; hori guztia Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4. Ebazpen hau igortzea Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegiari eta Osoko Bilkurari, egiten duen lehen bilkuran.

Bertizaranan, 2009ko ekainaren 5ean.-Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0917256