72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERA

Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailearen hasierako onespena 4. lurzoru urbanizagarri ez sektorizatuan (SUNS4)

Berako Udalak, 2009ko apirilaren 23ko bilkuran, Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea, 4. lurzoru urbanizagarri ez sektorizatuan (SUNS4), onetsi zuen hasiera batez.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70., 71. eta 79.2 artikuluetan xedatutakoa aplikatuz.

Bera, 2009ko maiatzaren 11n.-Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L0916056