72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

301/2009 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Alesbesko 8. poligonoko 3. lurzatiko eguzki-parke fotovoltaikoa handitzeko espedientea, Parques Solares de Navarra, S.L.k sustatua, jendaurrean jartzen duena.

Jarduera hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2.C eranskineko I) atalean dago jasota eta, horrenbestez, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen.

Ikusirik Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak egin duen txostena, non aurkeztutako dokumentazioa aztertzen baita, eta kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 35.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea hogeita hamar egunez jendaurrean jartzea proposatu da.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 35.2 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35.3 artikuluan xedaturikoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Alesbesko 8. poligonoko 3. lurzatiko eguzki-parke fotovoltaikoa handitzeko espedientea jendaurrean jartzea hogeita hamar egun baliodunean, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 35.2 artikuluan ezarritakoarekin bat. Espedientearen sustatzailea Parques Solares de Navarra, S.L. da.

Horretarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Alesbesko Udaletxean, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Alesbesko Udalari eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 5ean.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0915579