72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AMESKOABARRENA

Zudairiko Kontzejuko hiri lurzoruko U.E. 4.2 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Ameskoabarrengo Udaleko alkate udalburuak, 2009ko maiatzaren 12an, ondotik heldu den ebazpena eman zuen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 168, 151, 76 eta 74. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz:

1.-Hasiera batez onestea Zudairiko Kontzejuko hiri lurzoruko U.E.4.2 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, 2008ko maiatzaren 9an ikus-onetsia. Ricardo Ros Zuasti arkitektoak prestatu du eta Ana María Bacaicoa Ruiz andrea da sustatzailea.

2.-Espedientea hogei eguneko epean jendaurrean edukitzea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan agertzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio, ohar edo erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ameskoabarrenen, 2009ko maiatzaren 12an.-Alkatea, Diego Arturo Urra Velasco.

Iragarkiaren kodea: L0916024