72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AMESKOABARRENA

Zudairiko Kontzejuaren hiri lurzoruko U.E. 4.2 unitatearen
(4. poligonoko 92. lurzatia, 262. lurzatiko puska bat
eta bide publikoa) xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Ameskoabarreneko Udalak, 2008ko martxoaren 20an egindako osoko bilkuran, behin betikoz onestea erabaki zuen U.E.4.2 unitatearen xehetasun azterlana, Ricardo Ros Zuasti arkitektoak prestatu eta Ana María Bacaicoa Ruiz andreak sustatua. Zudairiko Kontzejuaren hiri-lurzoruko 4. poligonoan diren 92. lurzatiak, 262. lurzatiaren puska batek eta bide publikoak eratzen dute aipatu unitatea.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Ameskoabarrenean, 2009ko martxoaren 20an.-Alkatea, Diego Arturo Urra Velasco.

Iragarkiaren kodea: L0915836