72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

NOAIN ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2009ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Noain aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen Batzarrak, maiatzaren 7an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udalaren 2009ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Noainen, 2009ko maiatzaren 14an.-Mankomunitateko burua, Miguel Enguita.

Iragarkiaren kodea: L0916025