72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2009ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, aditzera ematen da Mankomunitatearen Batzar orokorrak, 2009ko maiatzaren 15ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuela Mankomunitatearen 2009ko aurrekontu orokor eta bakarra. Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik inork aurkezten ez badu, behin betikoz onetsitzat hartuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Zangozan, 2009ko maiatzaren 15ean.-Mankomunitateko burua, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0915984